martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Biek behar zuten ituna

2020ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Adostasunera iristea ezinezkoa izango zela zirtatu ondoren, negoziazioak hamaika aldiz hautsi eta gero, Erresuma Batuak burua makurtu beharko zuela esanez nekatzeraino errepikatuta… Azkenean, lortu dute akordioa Europako Batasunak eta Erresuma Batuak, ezin zelako beste modu batera gertatu, biek behar zutelako akordio bat, Europako Batasunak esateko Albion Gaiztoaren seme-alabak ez direla erabat joan, eta azken horiek erakusteko hemendik aurrera Bruselak ez dituela gehiago tratatuko haren gatibu ekonomiko eta politikoak bailiran. Azala gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den garaiotan, negoziatzen adina denbora igaro dute akordioaren ostekoazalpenak taxutzen.

Interes ekonomiko eta politiko handiak daude bi aldeen artean, erresuma batuarrentzat Europa haien bigarren etxea delako; eta hala gertatzen zen behintzat COVID-19ak jo aurretik, Londres erreferentziazko hiria izan delako europar askorentzat azken hamarkadotan: ekonomia, turismoa…

Europako Batasunak, negoziazio hauetan edukitako jarrera gogorraren bidez, eman nahi izan duen mezuak bi hartzaile nagusi zeuzkan, eta dauzka. Alde batetik, britainiarrak. Garbi eduki zezaten irtetearen ordaina. Bestaldetik, gainerako europarrak; inork britainiarren bidetik abiatu nahi izanez gero, bi aldiz pentsa dezaten zer egingo duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.