Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Trump itzultzen den bitartean

2021eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Trump badoala? Sinistea kosta egiten da. Haren ispilu distortsionatuaren itzala ez al da luzeegia dagoeneko? Ez al da aspaldian Alderdi Errepublikanoak elikatutako gizarte atzerakoiak behar zuen produktu miresgarria? Hamarkadaz hamarkada, garai berriek etsituta bizi zirenak berreskuratzeko harresi sendoa? Nork ase du berak baino gehiago zuri haserretuen hegemonia gosea? Eta nork bilakatu ditu gezurrak hain egia? Ted Cruz, Josh Hawley, Mike Pompeo eta konpainiak ez dute utziko uzta hori galtzen; eta Trumpek ere ez.

Atzo Washingtonen ez zion Etxe Zuria utzi behar zuenak ongietorria egin etorri berriari. Itxura ere ez mantentzea izan da Trumpek bere jendeari zor zion keinua. Kanpoaldea ere, harro erakutsi ohi duten ustezko gizarte libre eta demokratiko horren degradazio erabatekoa izan zen, segurtasun indarrek soilik gotor dezaketela pentsatzen duenmundu ilun eta arriskutsu batena.

Aro berria? Garai berria hasi zen Barack Obamarekin. Beste bat hasi zen Donald Trumpekin, eta bi alde kontrajarrien aroak tartekatuz joan daitezke, akaso, baina, Joe Bidenen legealdian, Kamala Harris, Rachel Levin eta konpainiaren garaia heldu da, Trumpen itzultzeko mehatxuaren aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.