Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Katean etenik ez

2021eko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Harilkatuta datoz hainbat albiste gaurko berripaper honetan; kontrakoa pentsatzea tentagarria izan daitekeen arren, errepresioaren haria—edo katea— ez dela eten adierazten dutenak. Kopuru bat, lehenik: 9.023. Gatazka politikoarekin lotuta 1958tik 2020ra espetxeratutakoen kopurua da. Euskal gatazkaren ondorio ezberdin bat landu du Euskal Memoria fundazioak urtero —tortura, euskara, gerra zikina...—, eta aurten espetxeratuen fitxak bildu ditu. Oharra ere egin dute egileek: atxilotuak askoz gehiago dira, 40.000 edo 45.000 izan daitezke. Kopuruak dira, baina ez soilik.

Espainiako gobernu ezberdinetako espetxeratuen kopuruak ere aztertzen dira liburuan. Felipe Gonzalezenean izan zen espetxeratu gehien; Pedro Sanchezenean, gutxien. Hiru baino ez; gutxi, kopuru osoari erreparatuta. Anakronismoa dirudi, halere, ETAk jarduna utzi eta zortzi urtera sortutako gobernu batean euskal gatazkarekin lotutako espetxeratzeak izatea oraindik. Atzo bertan, lau urteko espetxealdira zigortutako bi gazte gasteiztarrek egin zuten agerraldia, anakronismo horren adibide. Auzitegi Nazionalak epaitu eta zigortu ditu, eta, terrorismoa egotzi ez arren, espetxera zigortu dituzte. Kartzelak hustuz joan beharko luketen fase batean, espetxeak betetzeak, gutxika bada ere, ez du zentzurik. Hain zuzen, ausardia eskatu zion atzo Foro Sozialak Espainiako Gobernuari, «espetxe salbuespenaren fasea amaitzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.