Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Kritika zigorbidean

2021eko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Eskubide murrizketaren aro batean bizi gara. Pandemiak hainbat eskubide eta askatasunen mugatzearen eta urraketaren ikusle huts bilakatu ditu herritarrak. Kalera ateratzeko debekuak, gauez ibiltzekoak, familiarekin elkartzekoak, herritik irtetekoak... onartu eta jator bete ditu gizarteak, oro har, egunen batean berreskuratuko dituen itxaropenez.

Pandemiak, ordea, ez du justifikatzen beste hainbat eskubideren urraketa: adierazpen askatasunarena, kasurako. Azkenaldian, gehiegitan ari dira adierazpen askatasuna eta kritikarako eskubidea murrizten eta zigortzen.

Hain zuzen ere, Gasteizko Udalak zigorbidean jarri du udaltzainen gehiegikeria salatzen zuen afixa bat. Fiskaltzari igorri dio, kritika politikoa «iraintzat» joz eta udaltzainen jarduna inolako momentutan zalantzan jarri gabe. Tentacles diseinu taldeak sortutakoa da afixa, All Cops Are Bastards (ACAB) esaldi mitikoa moldatuz, eta cops hitza pitufos (udaltzainak) hitzarekin ordezkatuz. Diseinu taldeak zentsura salatu du, eta Poliziaren estamentua kritikatzeko eskubidea aldarrikatu.

Badirudi gizartea ohitu ere egin dela hainbat eskubideren murrizketara. Badira, ordea, inoiz urratu beharko ez liratekeen eskubideak, egoera edozein dela ere errespetatu beharrekoak, eta urraketa horietara ohitzea arriskutsua da, oso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.