inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Garraiolariak, pagaburu

2021eko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Bizkaiko Diputazioak iragarri du herrialdeko errepideetan ibiltzeagatik ordaindu egin beharko dutela kamioiek, eta jarraitu egin diote, hortaz, Gipuzkoak hartutako estrategiari. Hain zuzen ere, azken herrialde horrek iragarri du utzi egingo diola kobratzeari, N-1eko eta A-15eko ordainsarien aurka epaileek emandako ebazpena argitaratzen denean. Orain beste foru arau bat egin nahi dute, epaileek ikusi dituzten arazoak konpontzeko. Gai horren inguruko kudeaketak ziurgabetasun handia eragin du, eta agintariek ez dute lagundu nahasmen hori leuntzen.

Bere erabakia azaltzeko, Bizkaiak esan du kutsatzen duenak ordaindu egin behar duela. Bidezkoa litzateke hori baldin eta herrialdeko enpresarik kutsatzaileenak edota errepideetan izugarri zabaldu diren SUV noranahiko autotzar kutsatzaileek ere berdin pairatuko balituzte isurketen zergak.

Zeren, praktikan, garraioa ez da deskarbonizatuko kamioiei ordainsariak jarrita bakarrik. Kamioiak lan tresnak dira nagusiki autonomo diren beharginentzat. Zergak handituta ere, jarraitu egin beharko dute lanean, kamioia errepidera ateratzen, sistemak sustatu duen salgaien mugimendua bideratzen. Kutsatzen duenak ordaintzeko aipu horrek ñabardura dezente behar ditu. Bestela, garraiolarien pagaburu sentsazioa ez da horren harritzekoa izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.