inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Kontakizun osoa

2021eko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala oroitzeko ekitaldi batean egin zituen adierazpenengatik Tasio Erkizia HBko mahaikide ohiari Espainiako auzitegiek jarri zioten zigorra bidegabea izan zela ebatzi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak.

Erkiziak badaki zer den eskubideen zapalkuntza gogorren biktima izatea. 1975ean Espainiako Poliziak atxilotu, modu basatian torturatu eta ospitale bateko ZIU batean igaro zituen 29 egun, hil ala biziko egoeran.

Jaurlaritzak aitortu egingo du etzi estatuaren indarkeriaren biktima izandako 35 lagunen kasua. Haietako batzuk torturatuak izan ziren. 1.000 kasu baino gehiago aurkeztu bazaizkio ere, oraingoz, 55 bakarrik ikertu ditu. Larunbatean Bilbon aitortuko dituzten 35en artean ez da egongo Tasio Erkizia, eta ezta aurkeztu zaizkion beste 1.000 kasu horien artean ere. Izan ere, 35 horiek polizia indarkeriaren lagin txiki bat besterik ez dira, Jaurlaritzak berak 4.100 tortura kasu baititu dokumentatuak.

Milaka herritarrek jasan dituzte torturak eta giza eskubideen urraketak hamarkada hauetan, eta errealitate hori aitortu egin behar da justizian eta erreparazioan oinarrituko den etorkizun bat eraiki ahal izateko. Tasio Erkiziak Batallon Vasco Españolek atentatuz hil zuen Argala oroitzeko eskubidea izan dezan, bere adierazpen askatasuna urratuko dioten beldurrik izan gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.