martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Magistratuaren txertoaren zain

2021eko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionala beti izan da ustekabeen kutxa bat, ia beti ustekabe desatseginak. Ustekabea irakurtzen den lekuan injustizia, gehiegikeria, eskubide urraketa eta antzeko esanahia daukaten terminoak jar litezke.

Atzo Madrilen hasi eta sekula hasi beharko ez zukeen 13/13ko auziko epaiketa anekdota grazioso batekin hasi zen. Fiskalak eta defentsak jarritako aurretiazko gaiak eztabaidatzeko, saioa eten zuen Angela Murillo areto buruak. Tarte hori baliatu zuen Carmen Paloma Gonzalez Pastor magistratuak txertoa hartzeko. Nonbait, txertoa hartu eta berehala ondoezaren lehen sintomak nozitzen hasi zen magistratua, eta jakinarazi zion Murillo magistratuari oso litekeena zela gaur okerrago egotea eta ondo jarri arte ezin izango zuela parte hartu epaiketan. «Saiorik ez zeukan egun batzuetan jarri besterik ez zeukan», esan zuen logika guztiarekin aretoan zegoen batek.

Bakarren batek pentsa lezake euskaldunok txertatuta gaudela Auzitegi Nazionalean gertatzen denarekin, edo torturarekin edo prozedura judizialen etengabeko urraketekin. Ez da posible, ezin liteke (eta ez da komeni). Beste injustizia saio bati eman zioten atzo hasiera Madrilen 13/13ko auziko akusatuen aurka.

Protesta egitea eta salatzea da gure txerto bakarra. Grazia gutxi Auzitegi Nazionalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.