inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Tokion, ikurrinik gabe

2021eko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Hasi dira Koronabirusaren Olinpiar Jokoak. Hala gogoratuko dira, besteak beste, SARS-CoV-2 birusak urtebetez atzeratu zituelako, eta, gainera, modu ezohikoan egin zirelako, ikuslerik gabe. Munduaren eta, bereziki, kirolzaleen arreta piztuko duten jokoetan 30 euskal kirolari lehiatuko dira, 12 kirol espezialitatetan. Haietakoren batek dominaren lehian parte hartuko du akaso, eta zortea badu, podiumera igoko da.

Domina jasotzeko ekitaldi arranditsuetan, baina, ez dute ikurrinik zabalduko, ez euskal himnorik entzungo: ez Gernikako Arbola ez Nafarroako Gorteen Ereserkia. Munduko zaleek ez dute jakin ere egingo Europako nazio zahar bateko herritarra dela domina jaso berri duen hori. Horretan, beraz, ohikoak izango dira Olinpiar Jokoak.

Bihar txirrindularitzako gizonezkoen errepideko proba jokatuko dute: 234 kilometro, eta 4.865 metroko desnibela... Edonor hausteko moduko proba bat, are gehiago hozberoa 30 gradutik igotzea espero dutela aintzat hartuta. Hiru euskal txirrindulari lehiatuko dira Espainiako Selekzioko bosteko taldean: Omar Fraile eta Ion eta Gorka Izagirre anaiak. Euren lana izango da Alejandro Valverde espainiarrari bidea erraztea domina irabaz dezan. Euskal selekzioan baleude, beraz, aukera gehiago izango zuten dominaren lehian aritzeko. Hala izango ahal da Parisen, hiru urte barru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.