Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Txertatuak eta ez-txertatuak

2021eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Pandemiaren datuak etengabeko gorantzan doaz, eta, aurretik ikusi izan den bezala, neurri murriztaileekin erantzun diete horri administrazioek. Nafarroako Gobernuak Eguberrietan hamar laguneko gehienezko topaketak egitea proposatu du ez da arau bat, eta, Eusko Jaurlaritzak atzo egin bezala, COVID ziurtagiria eskatzeko betebeharra eremu gehiagotara zabaldu nahi du. Jaurlaritzak ere ez du baztertzen neurri murriztaile gehiago ezartzea.

COVID ziurtagiria eskatzeak duen zentzua, datuak dauden bezala, bat eta bakarra da: jende gehiago txertaraztea. Ez du horrek datuen gorantzako joera berez geldiaraziko, baina ekarri dezake jende gehiago txertatzea, edo txertoaren hirugarren dosia hartzeko garaian herritarrek izan dezaketen uzkurtasunari aurre egitea.

Txertatzera derrigortu nahi eta ezinaren isla ere bada, ordea. Ez dute nahi eta ezin dute jendea txertatzera behartu, eta, ondorioz, txertatu gabeko jendeari hainbat jarduera egiteko bidea moztuko zaio. Baina ziurtagiri horrek gizartea bitan banatzen du, eta jarrerak muturrera eramateko arriskua ere badu; esateraino ospitalera heltzen diren txertatu gabeko COVID gaixoak ez liratekeela artatu behar. Gizartean, gaur egun, txertatuak eta ez-txertatuak daude; baina, norabide berean sakontzen bada, txertatuak vs ez-txertatuak izango da zatiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.