Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Liburutegi bat Txillardegiri

2022ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Aitzindaria izan zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi jardun zuen arlo guztietan. Ekarpen handiak egin zituen, bereziki, hizkuntzalaritzan, literaturan eta politikan. Hizkuntzalaritzan, hark jarri zuen euskara batua eraikitzeko lehen harria, Koldo Mitxelenarekin batera, eta beti nabarmendu zuen euskarak izan behar zuela naziogintzaren ardatz; literaturagintzan, berriz, Txillardegik esan zuen arren berarentzat jarduera marjinala zela, euskal literatura modernoaren lehen nobela idatzi zuen Joseba Leturia pertsonaiaren inguruan; eta politikan, ETAren sortzaileetako bat izan zen, baina baita ezker abertzale barrutik erakunde armatuaren jardunari kritika ozena egin zioten lehenengoetako bat ere.

Hamar urte dira gaur Txillardegi falta dela, eta hamar urtek emandako perspektibak are handiago eta garrantzitsuago bihurtzen du haren ekarpena. Badago zer aitortua. Ugariak dira aitortza eskaerak; dozenaka sinadura batu dituzte Donostiako Udal Liburutegiari haren izena jartzearen alde, eta izen esanguratsuak daude tartean, baina eskaerak ez du fruiturik eman.

Aitortza hori ukatzea ez da hutsala, ordea. Haren ekarpenari balioa kentzea du helburu, baina haren memoria ezabatu nahi izateak herri honen historia hurbila ukatzea ere badakar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.