Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Garestiegiak

2022ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Garestiegiak direlako kaleratu dituzte». Halaxe arrazoitu du ELAk Bilbon IMQko 90 garbitzaileen kaleratzea. Urte luzez azpikontratatutako garbitzaileak dira, baina IMQk garbitzaile berriak hartu ditu, bere kontura eta baldintza kaskarragoetan. Emakume horiek borrokan lortutako lan baldintzak garestiegiak zitzaizkion, antza. Epaitegiak erabaki beharko du, baina ez da epai baten beharrik hainbat lanengatik gehiago ordaintzea zenbat kostatzen den ohartzeko. Batez ere, sektore feminizatuak direnean; batez ere, emakumeak direnean.

IMQkoak dira orain, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko garbitzaileak ere, edo Guggenheimekoak, aurretik izan ziren ertzain etxeetakoak... Baten batek tentazioa izan dezake esateko lan horietan ez dela prestakuntza edo gaitasun berezirik behar, baina ELAk eman du datu bat, argudio hori hankaz gora jartzeko: Bizkaian kaleko garbitzaileek—gehienetan gizonezkoak— 10.000 euro gehiago kobratzen dituzte urtean, eta 8.000 gehiago, Gipuzkoan.

Soldata arrakalaren kontrako eguna izan zen atzo, eta sindikatuek arrakalaren sakona azaltzen duten datuak eman zituzten. Sektore feminizatuen baldintza kaskarrak, lanaldi murrizketak, hitzarmen kolektiboetan gabeziak... hainbat faktorek eragin dezakete arrakala, baina datu orokorra argia bezain larria da: emakumeek gutxiago kobratzen dute; EAEn, %19,46 gutxiago; Nafarroan, %22,37 gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.