inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Ukrainako gerra eta IPCC

2022ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
IPCCren seigarren ebaluazio txosten argitaratu berriak agerian utzi du klima aldaketa antropogenikoaren ondorio batzuk atzeraezinak direla jada, eta norabidea aldatu ezean hondamendizkoak izan daitezkeela berandu baino lehen. Egoera zuzentzeko, jakina, erregai fosilen erabilera gutxitu eta egungo isurketen erritmoa moteldu egin behar da. Herrialde batzuk larrutik ordaintzen ari dira jada lehorteen eta muturreko fenomenoen ugaritzea. Mozambiken, Somalian eta Afganistanen hilgarritasun tasa hamabost aldiz handiagoa da beste herrialdeetan baino.

Argitarapena Ukrainako gerraren jokalekuan heldu da. Mendebaldearen makineria finantzario, militar eta propagandistikoa Errusiaren aurka zutitu da. Eraso ekonomiko horretatik salbuetsi nahi dituzte gasa eta petrolioa, baina Bruselak badaki zaila izango dela Errusiako jario osoari eustea. Klima larrialdiari dagokionez, krisi hori aukera ezin hobea izan liteke mendekotasun fosila txikitzeko. Eta ez bakarrik energia berriztagarrien hornidura handitzeko, baizik eta kontsumoa gutxitzen hasteko.

Hortik urrun, baina, Europak beste ekoizle batzuen atea jo du, petrolio eta gas gehiagoren eskean. Saudi Arabiari eskatu dio Macronek horretan Europari laguntzeko, Ukrainan «askatasunaren balioen» defentsan ari baita Europa. Zer aurpegi jarriko zitzaion Riadeko solaskideari, Macroni ezetz erantzun bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.