mikel p ansa
HIZPIDEAK

Zabor zirkularra

2022ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Zaldibarko zabortegia amildu eta hiru astera, IƱaki Arriolak, orduko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak, adierazpen bat egin zuen Basque Ecodesign Meeting jardunaldietan, eta beharrezkotzat jo zuen ekotasa bat sortzea, enpresek ez ditzaten hondakinak zabortegietara bota, eta ekonomia zirkularrean urratsak egitea, gero eta eskasago diren lehengaiak eta baliabideak ez daitezen alferrik galdu.

Bi urte geroago, Zaldibarko zabortegia fisikoki ez ezik memorian ere zigilatuta gelditu dela ematen du. Batetik, Zaldibarkoaren tamainaren doblea lukeen beste zabortegi bat ireki nahian dabil enpresa bat, Lezaman. Zaldibarko zabortegia amildu eta berehala kapitalizatu zuten enpresa: Zaldibarko zabortegiak lagatakonegozio puska garbi ikusi zuten ekintzaileren batzuek.

Negozioa badagoelako.

BERRIAk gaur argitaratu duenez, Arcelor Mittaleko altzairu errautsak Zumarragago zabortegi batean botatzen aritu dira urtebetez gutxienez. Dagoeneko itxita zegoen zabortegi batean. Eusko Jaurlaritzaren hiru errekerimendu eta zigor mehatxu bat behar izan dira geldiarazteko. Arcelor Mittalek egindako eskariak ukatu egin zituen udalak. Berriro ere agerian gelditu dira kontrol administratiborako zailtasunak. Enpresek beti topatzen dituzte zirrikituak.

Ekonomia zirkularra: zabortegitik zabortegira, eta atzera lehengo tokira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.