mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Determinazioz hartu

2022ko urriaren 12a
00:00
Entzun
TheLord of the Rings telesailaren euskarazko bikoizketaren afera bera telesail baten antzekoa bihurtu dela ematen du. Etortzeko da, baina ezin jakin oraindik noiz, 30 hizkuntza baino gehiagotan bikoiztuta estreinatu eta hilabete baino gehiagora.

Euskal Herriaren inguruko bi erdara nagusiek ikus-entzunezkoetan osatzen duten ozeanoaren aldean tanta bakartu batzuen tamaina baino ez du euskarak. Kataluniako Gobernuak duela egun batzuk jakinarazi zuen akordioa egin duela plataforma digitalek Disneyren edukiak katalanez emateko, eta telebista publikoak haur eta gaztetxoentzako kate berri bat ere sortu du, baliabidez eta edukiz ongi hornitua —kasurako, Kimetsu no Yaiba animea katalanez ikusteko aukera eta guzi ere edukiko baitute—.

Hizkuntzaren hedapenari eta osasun onari eusteko sektore estrategikoa bihurtu dira ikus-entzunezkoak, eta Euskal Herrian instituzioen aldetik Kataluniakoen gisako estrategia eta ekinaldi baten falta argia sumatzen da. Hala ere, ezkortasuna sorgin gurpilen eragile izan ohi da, eta argi printza xume batzuk nabarmentzea ere komeni da. Duela urtebete hagitz eskasa, hutsetik hurbilekoa zen euskarazko edukien kopurua, baina orain handitu egin da, eta Sitgesko jaialdian estreinatu den Irati filmak ikusmin handia sortu du. Ea pizgarri bihur daitekeen erakundeek determinazioz hartzeko auzi hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.