mikel p ansa
HIZPIDEAK

Fokuen atzean

2023ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Ez dago zalantzarik eta ustezkorik gehiago: Araba Buru Batzarreko buru batzuek, Alfredo de Miguel aurretik zutela, ustelkeria sare bat antolatu zuten. Erreakzioen eguna izan zen atzo. Fokuen aurrean: EAJren barkamen eskea, nahiz eta zehaztu zigortutako pertsona horien praktika ustelek ez zutela zerikusirik izan alderdiarekin; Eusko Jaurlaritzaren uko erabatekoa halako praktiken aurrean; oposizioko alderdien kontu eskeak EAJri.

Fokuaren atzean, beste izen batzuk geratuko dira.Ainhoa Alberdi abokatuak azaleratu zuen auzia, duela hamahiru urte, Alfredo de Miguelek eta haren sozioek lehiaketa bat irabazteko dirua eskatu ziotenean. Josu Izagirre fiskala, salaketa hori hartu eta lehen ikerketak egin zituena. Roberto Ramos epailea eta harekin instrukzioa egin zuten idazkari bat eta ertzain bat. Hiru lagun besterik ez; bakarrik; baliabide handirik gabe, eta akusatuen defentsako abokatuen tropa itzulinguruka zutela. Eta fokuen atzean, baita ere, defentsako abokatuen tropa: ABBko kide ohiak, EAJko hautagaiak, ustelkeriaz akusatutako zenbait agintariren defendatzaileak eta EAEko Kontu Auzitegiko kide ohiak. Akusatuen izenak geratuko dira begien bistan. Baina itzalean egon diren izen horiek gabe ezin da ulertu Araban ustelkeria auzi honek zer harrotu duen. Eta akusatzailea isildu balitz, eta fiskalak beste aldera begiratu balu, eta epaileak etsi balu, ustelkeriak ez zuen amaierarik izango. Fokuen atzean itzal asko mugitzen direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.