jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Titulua eta errealitatea

2018ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Pentsioei buruzko eztabaida betean, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek jakinarazi dute beren apustua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren bidez (ekitaldi publiko batean, tituluak beretzat izango zirela jakinda): pentsioak osatzeko sistema orokorra langile gehienentzat edo guztientzat. Pribatua. Enpresariek bultzatua. Erakunde publikoak pentsio sistema pribatua bultzatzen. Egia da Rementeriak eta Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak nabarmendu dutela balizko sistema horrek ez lukeela pentsioen sistema publikoa ordezkatuko. Eskerrak.

Deigarria da, beste behin, erakunde publikoek sistema pribatuen alde egiteko duten erraztasuna. Nondik aterako dira borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunde berri horretarako kotizazioak? Soldaten kaltetan? Enpresariei zergak gutxituz? Sistemak berriz ere betikoak baztertuko al ditu? Ekarpenak lan baldintzak estutzeko edota lan gatazkak baldintzatzeko beste tresna bat bihurtuko al dira?

Titulua lortu dute. Errealitate gordina geratu da: milaka langile eta pentsiodun soldata eta pentsio duinik gabe, gehien dutenei mesede egiten dien zerga sistema, zerga iruzurraren kontrako borroka eraginkorragoaren premia, kontratuetako iruzurrei aurre egiteko baliabide falta...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.