Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Sei urte eta erdi, egiaren zain

2018ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Sei urte eta erdi luze igaro dira IƱigo Cabacasi tiro egin ziotenetik;sei urte eta erdi luze basamortuan, egia jakiteko zeharbide idor eta oztopoz betean, zer esana dutenen isiltasuna jasanez. Senideek, lagunek eta defentsak urratutako bideari esker hasiko da epaiketa, halako batean, zer gertatu zen argitzeko eta errudunak identifikatzeko itxaropenez, justizia egiteko, mina erreparatzeko. Baina ez da erraza izango.

Esanguratsua da, hasteko, gau hartan operazioaren arduradun nagusi izan zena, Ugarteko ezizenez identifikatu duten ertzainburua, ez egotea akusatuen artean, nahiz eta haren menpeko ertzainak eseriko diren akusatuen aulkian; nahiz eta grabazioetan argi geratu den berak eman zituela aginduak, baina instrukzio guztia nork egin zuen tiro argitzera bideratu dute, eta ez, aginduak nork eman zituen edo operazioa nork diseinatu zuen argitzera.

Erantzukizun penalak ez ezik, erantzukizun politikoak ere badira, ordea, ekiteko eta jokatzeko modu zehatzen ardura zutenena, garai hartako Ertzaintzaren buru Rodolfo Aresena, besteak beste. Isiltasuna izan da nagusi.

Baina epaiketa badago, abiapuntu bat, eta sei urte eta erdiko oinazearen ostean, bada zerbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.