inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Mugarriak

2018ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Euskal kazetaritzaren azken hamarkadetako historian izan diren mugarri komunikatiboak saritu dituzte Rikardo Arregi sariek. Euskara batuaren 50. urteurrena ospatzen ari den urtean, euskarazko hedabideek hizkuntzaren estandarizazioan eta normalizazioan izan duten garrantzia gogoratzeko aitzakia eman dute sariek, euskarri ezberdinetako proiektuei egin baitiete aitortza. Proiektu nazionalak eta lokalak, idatzizkoak eta ikus-entzunezkoak. Guztiak izan dira ezinbesteko, eta guztiek merrezi dute erakundeen eta herriaren aitortza.

Saria jaso du Egunkaria-BERRIAk ere, eta era batera edo bestera proiektu horrekin zerikusia izan duten guztiek jaso dute sariaren zati bat: sortzaileek, langileek, sustatzaileek eta era bateko edo besteko laguntzaile guztiek. Irauteko sortu zuten Euskaldunon Egunkaria, eta gaur arte iraun du.

Belaunaldi gazteek ez dezatela ahantzi: Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak itxi zuten Egunkaria. Arriskua baitago, gero eta memoria motzekoagoa den panorama mediatiko honetan, nondik heldu garen ahazteko. Nortzuek sortu zuten, zer adorerekin, zer anbizio eta irmotasunez. Nortzuek jarri zizkioten trabak ibiltzen hasi zen gurdiari eta nork astindu dituen bridak gurpilak trabatuta geratzeko arriskua izan denean. Honaino heldu da Egunkaria-BERRIA. Eta albisterik onena da jarraitzeko asmo osoa duela, hemendik aurrerako mugarri izango diren erronkei heltzeko gertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.