inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Goi bilera gotortua

2018ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Munduko zazpi potentzia ekonomiko nagusiek heldu den urteko abuztuan Miarritzen egingo duten G7koen goi bilera prestatzeko saioa protesta eta istiluekin amaitu da. Hiri gotortu baten itxura eman diote soldaduek eta poliziek Lapurdiko kostaldeko hiriari, eta, bortitz hartu dituzte manifestariak, gomazko pilotak eta negar gasak haien kontra erabiliz.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea Miarritzen egotekoa bazen ere, azkenean ez da bertaratu, eta haren gobernuko ordezkari bakar bat bidali du Euskal Herrira: Jean Yvres Le Drian Europako eta Kanpo Aferetako ministroa.

Macronek zailtasun handiak ditu bere agenda politiko-ekonomikoa aurrera eramateko, eta Jaka Horien mugimenduaren ustekabeko eztandak erakutsi du aspaldi ez bezalako legitimitate arazo baten aurrean dagoela Frantziako Errepublika. Horren aurrean hautatutako indarraren bideak, hau da, Poliziaren eta armadaren etengabeko erabilerak, defentsiban dagoen gobernu ahul baten itxura erakusten dute.

G7koen goi bilera egiteko Miarritze hautatu zuenean, Macronek ez zuen orain bizkar gainean sumatzen duen krisiaren arrastorik. Hemendik aurrera, baina, krisia leundu edo oker dezake, hartzen dituen erabakien arabera. Ildo horretan, luze egin dakioke Miarritzera bitarteko bidea. Iristen baldin bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.