Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Herri okupatua

2018ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Espainiako komunikabideek aste osoan bonbardatu dute Katalunia, txikitzeraino. Egunero eskaintzen dioten tartea luzatu, eta intentsitate handiagoa eman diote, dramatismoa, beste behin Espainia zintzoenparadigma gisa jarriz, eta Katalunia gaiztoenena, herritarren edozein ekinaldi edota protesta berriz ere kriminalizatuz. Segurtasun indarrak goratu dituzte, eta Katalunian bertan daudenekin ez ezik, Espainiatik joandakoekin ere indartu dute okupazioa.

Espainiako Ministroen Kontseilua atzo Bartzelonan egitea ere txalotu dute bozkarioz; hain justu, 155. artikulutik eratorritako hauteskunde inposatuen urteurrenean, Katalunian nork agintzen duen argi gera dadila, eta, bide batez, polizien harresia hautsiko lukeen inor egongo balitz, jakin dezala 155.a inposatzeko gogoz daudela.

Pedro Sanchezek ere behar zuen halako erakustaldi nazionalista bat, aspaldian zein baino zein nazionalistago dabiltzanen artean ez baitu modurik aurkitzen nabarmentzeko.

Elkarrizketarako keinua egin zien bezperan katalanei, eskuzabal, eta biharamunean poliziek gotortutako eremuan egin zuten kontseilua, normaltasunez egin zutela esan ere, Madrilen egin izan balute bezala. Atzoko irudia ez da normaltasunarena izan, ordea, erresistitu nahi duen herri okupatu batena baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.