jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Urteak eta umeak

2019ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Ikusteko dago Eliza katolikoak sexu abusuen atala inoiz ixtea lortuko duen. Bolo-bolo zebilen bazeudela esku luzea zuten apaizak, ikasleengana gehiegi gerturatzen ziren irakasleak, eta, azken urteetan pixkanaka ateratzen ari diren kasuak gehiegikeriari bere tamaina ematen hasi zaizkion arren, salaketa berriek beti iradokitzen dute aurreko guztiak icebergaren punta direla.

Abesti eta txisteetarako gai ere izan da Eliza katolikoan izan diren sexu abusuena, agian horri buruz hitz egiteko modu bakarra hori izan delako, baita Elizari iseka egin nahi ziotenentzat ere. Izan ere, abusu horiek konfiantza eta beldurra izan dituzte oinarrian, gertutasuna eta iluntasuna aldi berean. Batetik, abusua gertatu aurretik ez zedin alarmarik piztu; bestetik, erasoa gertatu ondoren, inork ez zezan alarma jo.

Izua da Deustuko salestarretan salatu den kasua orain arte ezagutu ez izanaren arrazoi nagusia. Eta izu hori Eliza katolikoak sustatu du, salatutako jipoiak bezainbeste. Beste behin, salatzaileek agerian utzi dute abusatzailearen gainetik zeudenek bazutela salaketen berri, baina, beti bezala, beste alde batera begiratu zuten. Ez zen hitz egin behar horretaz. Eta okerrena ez da urteak pasatu direla salaketa epaitegira ailegatu denerako, baizik umeak pasatu direla, bata bestearen atzetik. Zenbat izan diren, Eliza katolikoak ere ezin izango du argitu, ziurrenik. Ondoegi estali dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.