jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Atea erabat itxi gabe

2019ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Egoera ez da aldatu. Egia da PSNk, hauteskundeen ondoren izan duen jokabidearen ildotik, beste erabaki bat har zezakeela, Nafarroako Parlamentuko Mahaian Navarra Sumako presidentea ahalbidetuz eta EH Bilduri ordezkaritza ukatuz; baina, azken orduko akordio bati esker, Geroa Baiko Unai Hualde izango da Mahaiko presidente, eta EH Bilduk ere izango du ordezkaria, Maiorga Ramirez.

Kargu eta ordezkaritza sinboliko horretaz aparte, ez dago beste aldaketarik eta urratsik. Eta ez da ahaztekoa PSNk udalen osaketan izan duen jarrera, Navarra Sumari alkatetzak lortzea erraztuz, baita Iruñean ere. Alegia, benetako erabakiguneei eta botereari buruz zirt edo zart egitea egokitu zaionean, betikoen, Navarra Sumaren, alde egin du. Gainera, Nafarroako Parlamentuko Mahaiari buruzko erabakiek PSNren kontra sortutako kritikak zirimiria baino ez dira; parlamentuko jokabidea Nafarroako Gobernua osatzeko prozesura eta erabakietara eramanez gero, orduan zaparrada galanta jasan beharko du.

Eta PSNk benetan zer nahi duen argitu gabe jarraitzen du, Ramon Alzorriz Antolaketa idazkariak atzo esandakoak esanda ere: «Garai berria zabaldu dugu etorkizunerako». Garai berria zabaldu baino gehiago, atzoko erabakiarekin ez dute ate bat erabat itxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.