jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Ibaiak

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Tafallako eta inguruko herritarrak umezurtz, herenegun gauean eta goizaldean bizi izan zutena, zuzenean sentitu, ikusi eta jasan zutena, azaldu edo ulertu ezinik. Une batetik bestera, Zidakosen ur-laster meharra itsaso marroi etengabea bihurtu zen, eta autoak batetik bestera ibili zituen errekarrien moduan.

Gaur egungo gizarteen ezaugarrietako bat da guztia kontrolpean eduki nahi izatea. Administrazioek ia erabateko segurtasuna eskaini nahi izaten diete herritarrei. Bistan da, ordea, ezinezkoa dela; are ezinezkoagoa, naturari lotutako fenomenoak baldin badira. Kasu honetan, muturreko fenomeno bat leku oso zehatz batean. Meteorologia zerbitzuek ezin izan zuten aurreikusi eta guztiak ezustean harrapatu zituen.

Halakoak gertatzen direnean, baina, guztia kontrolpean eduki nahi izaten dutenek eta segurtasuna eskaini nahi izaten dutenek, galdera gutxi egiten dizkiete beren buruari. Noiz bihurtzen dira ibaien ibilguak herritarren hizketagai eta politikarien lehentasun? Uholdeak gertatzen direnean. Eta ibaialdeak? Berdin. Bitartean, eraikitzeko eta porlaneztatzeko eremuak baino ez dira. Aurrena, kanalizatu egiten dituzte, eta, gero, kanalizatuta eta kontrolatuta mantendu beharreko elementu bihurtzen dira.

Izan ere, Euskal Herriko leku askotan ibaiei bizkarra emanda bizi dira, zentzu guztietan, ibaien ingurumen, antropologia, memoria historiko eta kultura emaria guztiz baztertuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.