inaki petxarroman
HIZPIDEAK

«Espainia batua»

2019ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Kataluniako auzia zuzenean aipatu ez izana egotzi diote batzuek eta besteek Pedro Sanchezi inbestidura saioko hitzaldiaren ostean. Eskuineko alderdiek ondorioztatu dute «bazkide independentistak» limurtzeko estrategia dela presidentegaiarena, eta, aldiz, Kataluniako alderdi independentistek «arduragabetzat» jo dute Kataluniako arazoari hitz tarte bakar bat eskaini ez izana.

Kontuak kontu, gaur pasatu beharko du PSOEko hautagaiak presidente izateko lehen bozketa, eta ze alderdiren babesa izango duen oraindik argitzeko dago, bere diputatuenak ez ezik beste askorenak ere beharko baititu gehiengo osora iristeko.

Eta Sanchezek Kataluniako arazoari aipamen zuzenik egin ez badio ere, argi erakutsi du zein den Espainiari buruzbabestuko duen ikuspegia: «Espainia batua, askotarikoa eta mugarik gabekoa». Eta Espainia batua nahi izatea zilegi eta posible da politikoki, baina banatu nahi luketen dozenaka mila herritar katalanek ez daukate horretarako bide legal posiblerik, eta «Espainia askotariko» horretara makurtu behar dituzte euren anbizio politikoak. Nahiz eta askotariko Espainia hori bera den bozkatu nahi dutenean poliziak kolpeka bidaltzen dituena eta erreferendumak antolatzen dituzten buruzagi independentistak espetxeko zulora zigortzen dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.