jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Mesfidantza mozioa

2019ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Mus partida batean karta eskasak izanik hordago bat galdu eta aurkariari zer egin behar duen esaten dion hori da Pedro Sanchez. Bigarren aldiz egin du huts Espainiako presidente izateko inbestidura batean. 2016an, Ciudadanosen babesa zuen, baina kontrako 219 boto jaso zituen bere izendapenak. Orain, hauteskundeak irabazi izanak ematen duen babesarekin aurkeztu da inbestidurara, baina emaitza berdina izan da, kontrako botoak 155 izan diren arren. Presidente izateko Sanchezek Kongresuan irabazi duen bozketa bakarra Rajoyren kontrako zentsura mozioarena da. Garbi dago zerk eraman zuen PSOEko hautagaia Moncloara orduko horretan, baina sobera ere berak ez du ondorio hori atera 2016ko eta 2018ko esperientzietatik.

Bi hilabete dituzte orain Kongresuko alderdiek Sanchez edo beste norbait presidente izendatzeko. PSOE eta Unidas Podemosek aste honetan ministerioak eta idazkaritzak nola negoziatu dituzten kontatuz eman duten ikuskizunaren ondoren, litekeena da hauteskundeak izatea berriro. Esan baitaiteke konfiantza moziotik beste muturrera iragan direla Espainiako eskuinaren aurrean beste bide bat marrazteko ardura dutenek, mesfidantza moziora. Konfiantza da gehiengorik ez duen hautagai batek presidente izateko duen kartarik onena, eta Sanchezek horrekin jokatzen jakin ez duelako galdu du hordagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.