jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Ura etxe atarian

2019ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Tentazioa izan daiteke, IPCCren txostenaren ondorioak ikusita, norberak bere zilborrari begiratzea. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak egindako ohartarazpen larriak norberaren eguneroko bizimoduan izango lukeen eragin izugarritik mendreena baino ez irudikatzea: itsasoaren maila metro bat igoz gero, inguruko etxe eta eraikuntzak harrapatuko lituzkeen, zer neurritako hondartza geratuko litzatekeen... eta, glaziarrak desagertuz gero, zenbait mendi kutunetako igoerak nolakoak izango liratekeen. Ikuspegi mugatu, berekoi eta motz horretatik, jende askorentzat jasangarria izan daiteke itsasoaren maila metro bat igotzea eta glaziarrak desagertzea.

Klima aldaketa, ordea, fenomeno globala da, tokian tokiko gehiegikeriek saretua eta gizendua. Ondorioak ere bai. Milioika herritarrek beren bizilekuak utzi beharko dituzte klima aldaketaren eraginez. Egoera oso larria da. Aspalditik. Zientzialarien eta adituen talde, ikerketa eta txosten guztiak munduaren eskela idazten ari dira urtea joan eta urtea etorri.

Euskal Herrian egindako ekintzek ondorioak dituzte munduaren beste muturrean, eta, antipodetan gertatzen dena norberaren etxera eta bizimodura heltzen da. Batzuek, nonbait, ez dira klima larrialdiaz jabetuko, ura etxe atariraino iritsi eta hankak busti arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.