mikel p ansa
HIZPIDEAK

Agintea aginte

2019ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Debekua debeku asmoen gainean, hala hasi da astea. Bilboko La Bolsa eraikinak hitzaldi bat egiteko baimena ukatu die Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeari, Hitz & Hitz fundazioari eta OMALi; Miguel Urban Unidas Podemoseko europarlamentariak La emergencia de Vox (Voxen larrialdia) bere liburua aurkeztu behar zuen atzo. La Bolsako kudeatzaileen arabera, «udalaren zentroak ez dira berariaz politikoak, erlijiosoak edo sindikalak diren gaiak lantzeko leku». Hika Ateneoan aurkeztu zuten. Paradoxa: Urban bera La Bolsan egon zen urtarrilean, neofaxismoari buruz solasean.

Beste hiru talde —Arrats, Hiritarren Harrera Sarea eta SOS Arrazakeria— kanpaldi bat egiten saiatu dira asteburu honetan Donostian. Ertzaintzaren baimena bazuten, baina udaltzainek ez diete utzi. Udal ordenantza batek ez duela uzten, eta isunak jarriko zizkietela.

Covite eta PP, berriz, preso ohi baten hitzaldi bat debekatzen saiatu dira Gasteizen. EHUren gela batean egitekoa da, gaur; unibertsitateak ez du atzera egin.

Ez dira konparagarriak, baina zentsuraren brotxa beltza nabaritzen da hiru gertakarien atzean. Lehendabizikoan, aginteak erabaki du zer den politikoa eta zer ez; bigarrengoan, aginteak erabaki du zer den egingarria eta zer ez; hirugarrengoan, agintean egon ohi direnek erabaki nahi izan dute zein ahots entzun daitezkeen eta zein ez. Hiru kasuetan, agerian geratu da herritar xumeek ez dutela tresnarik agintea fiskalizatzeko. Eta boterea beti alde berera lerratzen da zentsuratzen duenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.