Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Zilegitasunik eza

2019ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Abdelaziz Buteflika, Aljeriako presidentea, bozetara bosgarrengoz aurkezteko asmoa bertan behera uztera behartu zuen herriak, otsail-martxoetan. Milaka eta milaka atera ziren kalera herritarrak. Urte luzeetako erregimena, manipulatutako hauteskundeen zikloa eta ustelkeria gainditzeko itxaropena sortu zuen garaipen bat izan zen.

Hamar hilabetean jarraitu dute modu baketsuan kalera irteten; baina, denborarekin, Buteflikaren zikloa gainditzeko itxaropena apalduz joan da. Buteflika ez da aurkeztu, baina azken hogei urteetan haren gobernuan aritutakoak izan dira bozetara aurkeztutako bost hautagaiak, eta Abdelmadjid Tebboune lehen ministro ohiak lortu du garaipena.

Erregimena gainditzeko ate guztiak itxita, hauteskunde deialdiari boikota egitea izan zen Hirak herri mugimenduaren erantzuna, eta inoizko parte hartzerik txikienarekin (%39,83) itxi zituzten boto kutxak herenegun. Presidente hautatu berriaren zilegitasun defizita agerikoa da, beraz. Hauteskunde kanpainan behin eta berriro ohartarazi zuen Hirak-ek gardentasunik ezaz eta parte-hartze datuak puzteko arriskuaz; ez ditu emaitzak ontzat jotzen. Hirak-en erantzuna gakoa izango da aurrerantzean, baina baita Tebbounek hautatzen duen bidea ere: aurreko erregimena indarrez betikotu dezake, baina baita aldaketa batzuk eginez herria bereganatzen saiatu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.