martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Kalean, partzialki

2019ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Hirugarren gradua onartuta asteburua etxean eta etxekoekin igaro ahal izango dute Iñaki Abad eta Arratz Urrizola gazte altsasuarrek, Altsasuko auzian zigor txikiena jasan zutenek, alegia. Bi gazte horiek kalean ikusteak sortzen duen pozak ezin du estali bi horiekin eta espetxean segitzen duten beste auzikideekin Espainiako auzitegiek Auzitegi Nazionalak lehendabizi eta Gorenak ondoren egindako injustizia.

Bi sentimenduak ondo uztartzean dago giltza, batak bestera eramanda lortuko dugulako efekturik ez izatea Espainiako justizia egituren estrategiaren bigarren urratsak: baimenen bidezleuntzea egindako urraketa neurrigabea. Espetxeratuak noizbehinka kalean ikusteak egindakoari larritasuna kenduko dion esperantzarekin arituko dira egitura horiek; egoera hori normaltzat hartzea, behin eta berriro mobilizatu diren herritarren haserrea baretzea eta auzia hozten uztea.

Beti da albiste ona espetxeratuak kalera irtetea; are hobea, kalera doazenak askatasuna bidegabeki lapurtu dieten presoak badira. Eta hori da Iñaki Abad eta Aratz Urrizola gazteen kasua. Ekintza batasunaren alorrean erakustaldi eredugarria eman du urteotan gazte altsasuarren aldeko mugimenduak, eta ahalegin horren ondorioa ere bada bi gazteei emandako hirugarren gradua. Bidea erakutsita dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.