mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Erantzunik ez

2020ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzakoari erran dio ez dituela Gipuzkoarekiko eta Arabarekiko mugak irekiko alarma egoera bukatu arte, hau da, hilaren 22ra arte.

Jaurlaritzak agertu du interes gehien mugak irekitzeko, baina bai hark, baita Nafarroako Gobernuak ere ez dute elkarrekiko tratu berezirik erakutsi, eta erabaki hori aztertzeko harremanak Espainiako erkidegoekiko bilera sortaren partetzat aurkeztu dituzte. Horregatik, egoera horrek sor litzake hainbat paradoxa, Aguraindik Nojara bidaiatzea posible izan baitaiteke hurrengo astean, baina Arabako herri horretatik Altsasura joatea ongi justifikatu beharko zaio Poliziari. Edo Bidasoa ibaiaren bazterrean dauden udalerriek kontuan hartzen jarraitu beharko dute muga bat dutela tartean, baina Bidaso Beherekoak Balmasedaraino joan daitezke, eta ibilguaren goitiko partekoak, berriz, Tuteraraino. Birusak ez omen zituen mugak kontuan hartzen, baina hesiak paratu behar zitzaizkion. Mugak errealitate eta amets nazionalak baino zerbait gehiago dira, ordea: mugetan komunitateak bizi dira, eta harremanak dituzte elkarrekin. Eta ez soilik «sozioekonomikoak» edo agiri batek justifika ditzakeenak, bizitza definitzen duten senidetasun eta afektibitate harremanak dituzte. Eta horiek bai, ez dituzte mugak kontuan hartzen. Euskal agintariek ez diete erantzun egoki bat eman komunitate horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.