martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Debeku profetikoak parlamentuan

2020ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Kataluniako auzian Espainiako justiziak ez du atsedenik hartzen, ez Katalunian diharduen Espainiako Justiziak, ezta ere Espainian bertan aritzen denak. Atzo jakin genuen Kataluniako Auzitegi Nagusiak zigortu egin dituela 2017an Kataluniako Parlamentuaren mahaiko kide zirenak, bat salbu.

Zer delitu egin zuten zigortuek? Bere lana egin, alegia, eztabaidaren tenplua den legebiltzar batean ez debekatzea edozertaz hitz egitea, eztabaidatzea eta bozkatzea. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ohartarazi zien mahaiko kideei ezin ziotela bide eman hainbat gai eztabaidatu eta bozkatzeari, Espainiako Konstituzioaren aurkakoak izanda, irauli egiten ari zirelako konstituzio horren printzipio nagusiak; besteak beste, deskonexio legeak eta erresoluzioak.

Estatuaren hiru botereen banaketa klasikoan, nor da auzitegi bat ezartzeko legebiltzar bati zer lege onar ditzakeen eta zer lege ez? Gehiengoz onartutako lege berri horiek konstituzio baten aurkakoak badira, estatubatek badauzka bere tresnak lege horien gauzatzea eragozteko. Baina, inolaz ere, ezin duena egin da aurrez debekatzea eztabaida eta onarpena.

Are gutxiago mahaiko kideak zigortzea, eta ez legea onartu zuten diputatuak. Non dago logika?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.