martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Sahararren dei mindua

2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Aspaldi bukatu zitzaien pazientzia sahararrei, aspaldi ohartu zirelako AEBek eta Europako estatu nagusiek, NBEren konplizitatearekin, ehundutako azpijokoaz. Denborak haien aurka jokatzen zuela jakitun, gero eta maizago bidaltzen zituzten belaunaldi berriek ostera borroka gogorrera itzuli behar zela ziotela adierazten zituzten seinaleak.

Maroko, Europa-Afrika loturan daukan kokapen estrategikoagatik, gozo edukitzea komeni den bazkidea da, eta denok badakigu noiz hartzen duten min alauiek: Saharako kailua zapaldutakoan. Berebizikoa da Espainiaren ardura, bereziki 1982-1996 aldian presidente izan zen Felipe Gonzalezena, Hassan II.a erregearen konplize jokatu eta deskolonizazio prozesua egiteari uko eginda ateak zabaldu zizkiolako Marokori Saharaz jabetu zedin.

Erabaki zaila daukate sahararrek. Nazioarteko komunitateak, orokorrean, iruzur egin dien uste arrazoitua daukate alde batetik; eta bestetik, badakite ez daukatela nahiko indar militarra Marokoko armadari aurre egiteko gerra konbentzionalaren bidetik. Hori gutxi, eta munduko diplomaziak konpondu behar dituen arazoen zerrendan oso atzean dago Sahara, ia agendatik kanpo.

Palestinarrak dira Ekialde Hurbileko paria politikoak, eta sahararrak Afrikako ipar-mendebaldekoak: zanpatuak, ahaztuak, indargeak... Biak ala biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.