inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Urak ezin du historia estali

2021eko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionala egitera ausartu ez zena egitea deliberatu zuten Itoizko solidarioek. Hiru naturgune babestu urez estaltzen zituelako, Auzitegiak legez kanpokotzat jo zuen urtegiko proiektua eten egin zuten, zuzeneko ekintza gogoangarri batean. Auzitegiak, justiziak proiektu hauetan izaten duen ohiko jokabideaz, denbora eman zion Nafarroako Gobernuari Txintxurrenea, Gaztelu eta Iñarbe naturguneei babesa kentzeko beste lege bat egiteko, eta Itoizko Koordinakundeari ordainezinezko dirutza bat eskatu zion lanak eten ahal izateko.

Etsipen giro horretan heldu zen solidarioek Itoizko kableak moztuz egin zuten ekintza. Baketsua izan arren, hedabide batzuek eta agintariek ETAren ingurunearekin lotzen saiatu ziren ekintzaileak, salaketa hori funtsik gabekoa zela ondo jakin arren.

Solidarioek errepresio gogorra jasan zuten kableak moztu izanaren ondorioz: kartzela, erbestea, orain arte dirauen ondasunen enbargoa... Eurek diotenez, «maitasunezko» ekintza bat izan zen, lurrarekiko eta bizitzea merezi zuten landa herri txikiekiko: Itoitz, Artozki eta Artze eta Longida ibarreko gainerako herrixkak. Eta gogoratzea merezi du ere obraren sustatzaile nagusietako batzuk ustelkeria auzi sonatuetan zigortuak izan zirela: Gabriel Urralburu, Javier Otano, Luis Roldan... Urak ezin du historia ere estali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.