Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Inoizko exodorik azkarrena

2022ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Inoizko exodorik azkarrena da Ukrainakoa. Halaxe esan zuen atzo UNHCRk. Astebetean milioi bat ukrainarrek utzi dute euren herria, gerratik ihesi, eta kopuruak ere eman dituzte: inguruko estatu bakoitzera zenbat heldu diren egunotan. Europako Batasunak denei harrera egitea onartu du, eta urtebetean behintzat babesa ematea (erabakia txalotzekoa den arren, zaila da galdera saihestea: zergatik ez berdin jokatu gainerako gerra iheslariekin?). Euskal Herrira ere hasi dira iristen, banaka batzuk oraingoz.

Atzo arratsean, baina, Errusiak eta Ukrainak korridore humanitarioak irekitzeko akordioa lortu zuten, eta horrek orain arteko iheslarien oldea handitzea ekar dezake, aurreikustekoa baita Errusiaren erasopean dauden herri eta hirietatik ezin atera dauden askok baliatuko dituztela korridore horiek.

Atzoko akordioak zer ekarriko duen eta nola gauzatuko den jakin gabe, berez mahai beraren bueltan eseri eta akordioa egitea bera jada bada pozteko albistea; poztekoa da, halaber, herrialdea utzi ezin duten horiei irteteko aukera ematea; poztekoa EBk haiei harrera egiteko borondatea agertu izana. Baina korridoreak irekitzeak badu bere ifrentzua ere. Gerra gelditzeko asmorik ez du erakusten behintzat; are gehiago, erasoak areagotzeko hartxintxar bat gutxiago litzateke bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.