Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Zilegi du legea urratzea

2022ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Zer egin behar du estatuak norbaitek konstituzioa urratzen duenean, norbaitek independentzia deklaratzen duenean?ยป. Galdera Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroarena da, eta galdera erretoriko horren erantzuna, elipsian gelditu arren, agerikoa da: estatuaren esku dagoen guztia erabili;espiatu behar bada, espiatu; eta, politikariei eta abokatuei entzuketak egin behar bazaizkie, egin. Pegasus programarekin gertatzen ari dena eskandalagarria da, edo eskandalagarria litzateke edozein estatu demokratikotan. Espainian, ordea, estatuari hamaika aldiz aitortu zaio zilegitasuna legedia urratzeko, estoldak baliatzeko. Eskandalua soilik batzuek ikusten dute.

Are gehiago, Roblesi eskandalagarria iruditzen zaiona da Espainiako Estatuaren izen ona eta jite demokratikoa auzitan jartzea, horretarako frogak eduki gabe. Baina nola eskuratu frogak, frogak lortzeko bideak itxita baldin badauzkate, eta bide hori irekitzeko asmorik ez badute? Alegia, CNIren agiriak eta haren jarduna sekretupean dauden bitartean?

Sanchezi eusten dioten alderdiak ez daude gustura Roblesen erantzunarekin, eta egoera ezerosoan jar dezake horrek gobernua. Gaur ikusiko da krisi honek norainoko lurrikara politikoa eragiten duen. Krisiaren kontrako neurri ekonomikoak bozkatuko dituzte gaur Kongresuan, eta ikusteke dago ERCk eta EH Bilduk dekretua babestuko duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.