Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Irak...

2022ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
«Izoztutako errepide bat igarotzen ari den mozkor bat bezala ibiltzen da [George W. Bush]. Badaki beste aldera iritsiko dela, baina ez daki aurretik zenbat aldiz irristatuko den». Fox kateko esatari batek esan zuen hori,AEBak txantxa gutxitarako zeudenean, irailaren 11ko atentatuen ostean. Nahi gabe komiko bilakatua zen presidentea, ezjakintasunaren maila agerian uzteak bera ez beste guztiak gorritzen zituen garaian, eta esaldi absurdo bezain gogoangarriak utzi zituen.

Umorea gauza serioa izan daiteke, eta hainbat egoera txantxaz hartzea arriskutsua, zenbait kasutan; zer esanik ez, munduko gobernu boteretsueneko burua izanda, baina Bushen umore grotesko inprobisatuak ez zuen gehiagorako eman: buru gutxi duen umearen hanka sartzeetan geratu zen.

«Uste dut denok bat etorriko zaretela iragana amaitu dela», esan zuen inspiratuta zegoen halako batean, eta bai, halaxe da, atzo ez da gaur, baina iragana datorkio Vladimir Putinen absolutismoaz ari dela: «Eta gizon bakar batek erabakitzen du justifikaziorik gabeko inbasio bortitza abiatzea Iraken kontra... zera... Ukraina esan nahi dut». Adierazitakoaz konturatuta, adinari egotzi dio gertatutakoa, eta entzuleak barre egin du, duela bi hamarkada hau esan zuenean egin bezala: «Hau diktadura bat balitz, dena askoz errazagoa izango zen, baldin eta ni izango banintz diktadorea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.