Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Le Pen tokia hartzen

2022ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Frantziako Asanblearako bozetan eskuin muturra jada ez da izan denen artean suntsitu beharreko aurkaria, eta horrek indarra eman dio. Macronek, arerioa ezkerretik pasatuko zitzaiolako beldurrez, Melenchon larrutu du, eta gauza bera egin du Melenchonek Macronekin. Deskontentuen eta gazteen abstentzioaz gain, Le Penen hautagaiak bigarren itzulira pasatu ziren barrutietan, Macronen edo Melenchonen aldera joan zitezkeen boto emaile asko etxean geratu ziren, eta horrek azaldu lezake, besteak beste, eskuin muturrak lortu dituen emaitza izugarriak: zortzi diputatu zituen, eta 89 ditu orain. Argi dauka Le Penek aukera hori baliatu behar duela, eta alderdiko buruzagitza utziko du bere taldearen gidari izateko asanblean.

Eskuin muturra izango baita oposizioko alderdirik indartsuena ezkerreko alderdien koalizioak kohesiorik erakusten ez badu. Hain zuzen, airean dago nork gidatuko duen finantzen batzordea, zeina kargu garrantzitsua den eta oposizioko alderdiaren ardura izan ohi den tradizionalki. Le Pen hasi da kargua eskatzen.

Macron, berriz, eskuin tradizionalarekin koaliziorik egin ezean, behartua egongo da akordioak banan-banan negoziatzera. Ez dago horretara ohitua, etasei hamarkadaz ez da halakorik gertatu, gainera. Ataka txarrean dago Frantziako presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.