inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Esako urtegiaren noraeza

2022ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Esako urtegiaren ur hornidura eteteko zorian daude, lehortea dela eta. Ebroko Ur Konfederazioak emandako datuen arabera, %16 dago beteta, eta %13raino jaisten denean, hau da, 50 hektometro kubo ur baino gutxiago duenean, ezingo du ura askatu Erriberako laboreak ureztatzeko. Bereziki larria da egoera, baina ez berria. Iaz, sasoi honetan, «lehorte larria» ari ziren pairatzen Erriberako nekazariak, «historiako txarrena», orduan ziotenez.

2019an ere %15era jaitsi zen urtegiaren ur kantitatea azaroan, eta, beraz, hornidura etetear egon ziren orduan ere. Iaz, egiturazko lehorte baten beldur zirela esan zuten nekazariek.

Eta hori da kontua. Esa udazkenetik udaberrira betetzen da, eta uda gero eta luzeagoan hustu, gero eta lehenago hustu. Baina azken urteotan handi geratzen ari da, haize gehiago hartzen baitu ura baino. Eta, hala ere, urtegia handitzeko proiektuak martxan jarraitzen du. Egungo edukiera hirukoizteko egitasmoa aurrera doa. Milaka tona porlan eta 500 milioi euro inguru joan dira, oraingoz, handitze lan horiek egitera. Ur gehiago hartzea da obra erraldoiaren asmoa. Baina, egungo egoera luzaroko heldu dela kontuan hartuta, nongo urez bete nahi dute egungoa baino hiru aldiz handiagoa izango den Esako urtegia?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.