jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Autogobernua

2020ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarra osatzeko eguna. Bakartxo Tejeria aukeratu dute erakundeko lehendakari, hirugarrenez. Haren hitzaldiaren arabera, COVID-19aren izurritearen ondorioei aurre egiteaz gain, autogobernua eguneratzea da erronka. «Eta eguneratu egin behar dugu, euskal herritarren eskubide politiko, ekonomiko, sozial, linguistiko eta kulturalak bermatzeko», esan zuen Tejeriak atzoko saioan. Atentzioa ematen du, eskubide horietako asko autogobernua eguneratu gabe ere bermatu beharrekoak direlako eta, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak bermatzen ez dituelako.

Eskubide horiek guztiak bermatzeko Espainiako Estatuarekin harreman eredu berri bat behar dela nabarmendu zuen Tejeriak, «berdintasunean, aldebikotasunean eta paktuan oinarritua»: «Euskaldunok erabakitzen dugunak errespetatua izatea zor du».

Eusko Legebiltzarreko presidentearentzat, «burutu» egin behar da erakundeak estatus politikoa eguneratzeko egindako lana. Aspalditik hasitako eztabaida. EAJren interes faltak, besteak beste, denboran luzatua, legegintzaldiz legegintzaldi: ponentzia 2001ean sortu zuten.

Hitzak haizeak eramaten ditu, eta, politikan, gero esandakoek orain esandakoak estaltzen dituzte, sedimentuak balira bezala, ahanzturan geratzeraino. Denborak esango du. Ez litzateke harritzekoa lau urte barru atzoko hitzaldia errepikatzeko moduan egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.