martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Erabaki onartezina, lehen eta orain

2018ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Nafarroako Auzitegiak sanferminetako sexu abusuen egileak behin-behinean libre uzteko atzo hartutako erabakia ez da ulergarria ez onargarria, are gutxiago epaiketa aurretik orain kondenatuen defentsak behin eta berriro haien askatasuna lortzeko egindako eskaerak auzitegi horrek berak atzera bota zituenean.

Zer aldatu da? Nafarroako Auzitegiak sententzian sexu abusuagatik kondenatu zituela eta ez bortxaketagatik, eta delitu txikiagoa izanda kalean itxaron behar dutela aldeek Nafarroako Auzitegi Nagusian jarritako helegitearen gaineko ebazpena? Eta lehen instantziako sententzia hark sortu zituen protesta jendetsuak, aditu eta legelari askoren aurkako iritzi sendo eta landuak, nazioartean eduki zuen oihartzuna, eta Espainiako Gobernua Zigor Kodea aldatzeko lanetan jarri izana ez ote dira nahiko arrazoi azken erabakia iritsi bitartean kartzelan edukitzeko?

Jarritako bermea, 6.000 euro, iraingarria da beste kasu batzuetan jarri ohi direnekin alderatuta; eta kondenatuek sare sozialetan zabaldutako mezuetan adierazten duten jarrera ezagututa, arduragabekeria larria da kalean uztea, delitu hori berriro egiteko arriskurik ez dagoela argudiatuta.

Ez ahal da izango atzoko erabakia Nagusitik etorriko denaren aurrekaria!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.