martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Adituak, ez ordezkariak

2018ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Gaur jakingo dugu zein bost legelarik osatuko duten EuskoLegebiltzarreko Autogobernu Lantaldearen gehiengoak prestatu eta onartu zuen testuari jantzi juridikoa, testu artikulatua alegia, jantziko dion aditu lantaldea. Gasteizko ganbera osatzen duten bost alderdiek EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu, PSE eta PP aditu bana izendatuko dute, eta hurrengo hilabeteetako lan nagusia izango da ostera legegileei itzuliko dieten testu formala landu eta adostea. Sozialistek, aurrea hartu, eta atzo jakinarazi zuten Lopez Basaguren irakaslea izango dela haien aditua batzordean.

Galdera bat baino gehiago sortzen dira aditu lantaldearen lan metodologiaz eta zereginaz. Lantaldearen helburua eskuratu dieten testua lege bihurtzea baldin bada, eta ez Espainiako oraingo Konstituzioan kabitzen den edo ez aztertzea, talde hori ezin da legebiltzarraren erabakiaren berrikuspen ganberatxoa izan, are gutxiago bigarren irakurketarako ganbera. Horretarako daude, gustatu edo ez, legea aldatzen ez den bitartean,legebiltzarraren osoko bilkura, Espainiako Gorteak eta Auzitegi Konstituzionala.

Alderdien adituak badira, eta ez ordezkariak, nola hartuko dituzte erabakiak taldeak ez badu islatzen Gasteizko legebiltzarreko ordezkaritza proportzionala?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.