HIZPIDEAK

Adituak, ez ordezkariak

Martxelo Otamendi Egiguren -

2018ko irailak 7
Gaur jakingo dugu zein bost legelarik osatuko duten Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldearen gehiengoak prestatu eta onartu zuen testuari jantzi juridikoa, testu artikulatua alegia, jantziko dion aditu lantaldea. Gasteizko ganbera osatzen duten bost alderdiek EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu, PSE eta PP aditu bana izendatuko dute, eta hurrengo hilabeteetako lan nagusia izango da ostera legegileei itzuliko dieten testu formala landu eta adostea. Sozialistek, aurrea hartu, eta atzo jakinarazi zuten Lopez Basaguren irakaslea izango dela haien aditua batzordean.

Galdera bat baino gehiago sortzen dira aditu lantaldearen lan metodologiaz eta zereginaz. Lantaldearen helburua eskuratu dieten testua lege bihurtzea baldin bada, eta ez Espainiako oraingo Konstituzioan kabitzen den edo ez aztertzea, talde hori ezin da legebiltzarraren erabakiaren berrikuspen ganberatxoa izan, are gutxiago bigarren irakurketarako ganbera. Horretarako daude, gustatu edo ez, legea aldatzen ez den bitartean, legebiltzarraren osoko bilkura, Espainiako Gorteak eta Auzitegi Konstituzionala.

Alderdien adituak badira, eta ez ordezkariak, nola hartuko dituzte erabakiak taldeak ez badu islatzen Gasteizko legebiltzarreko ordezkaritza proportzionala?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna