inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Diada, etorkizunaren neurgailua

2018ko irailaren 11
00:00
Entzun
Duela urtebete, giro berezia sumatzen zen Bartzelonako kaleetan ospatu zen Diadan. Erreferendumaren atarian, Espainiako Estatuari erronka bota zioten kataluniarrek: demokraziaren bidez, independentzia nahi duten edo ez herritarrei galdetzea erabaki, eta erreferenduma martxan jarri zuten. Estatuaren errepresioaren gordina jasan dute horregatik: espetxea, deserria eta jazarpenik gogorrena. Orain, urtebete pasatu denean, eta estatuaren aurpegirik zabarrena aurrez aurre ikusteko aukera izan dutenean, bakoitzaren jarrera berriz definitzeko momentua da Katalunian.

Adostutako bidea aldarrikatzen ari dira iaz alde bakarreko erabakien alde azaldutako alderdi batzuk. Eta zaila dirudi sinestea, oraingo jarrera aldatu ezean behintzat, estatuarekin irtenbide demokratiko bat adostu litekeela.

Bidea argitzen laguntzeko erabakigarriak izango dira berriz ere herritarren mobilizazio gaitasuna eta erabakitasuna. Erronka handiak ditu Kataluniak. Laster prozesuko gidarien aurka estatuak hasiko duen epaiketan ere oso kontuan izango dute gaur Kataluniak munduari azaltzen dion aurpegia. Nekea eta etsipena usainduz gero, garesti ordain lezakete presoek estatuaren eztenkada. Bartzelonako kaleak izango dira berriro ere etorkizunaren neurgailu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.