jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Estrategia

2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak politika ekonomiko berri bat abiatu zuen urte hasieran industria estrategikoetan esku hartzeko. Arantxa Tapia Industria sailburuak aurkeztu zuen, eta jakinarazi zuen CAFen akzioen %1,24 erosi zizkiotela Kutxabanki. Jakina da Beasaingo konpainiak ez duela horrelako laguntza publikorik behar bere negozioa aurrera eramateko; kontratu eta langile berriak sartzen ari dira lantegian, eta, inoren bultzadarik gabe ere, badaki ondo egindako lana saltzen. Horregatik, agerraldi horretan bertan Tapiak aurreratu zuen esku-hartze politika berri horrekin soilik ondo doazen enpresetan hartuko zuela parte Jaurlaritzak, inork besterik eskatu aurretik: «Nahikoa izan zen Navalen esku hartzeko borondatea azaltzea Europako Batzordearen ohar bat jasotzeko».

Inori ez dio ihes egiten kiebran dauden enpresak erosten hasiz gero ez dela egongo Jaurlaritzan dirurik azken hamarkadetan Euskal Herrian deuseztatu diren enpresa handi, ertain eta txikiak erreskatatzeko. Baina hori horrela izanik ere, Sestaoko Navalek likidazioa eskatu eta zuzenean eta zeharka ehunka lanpostu kolokan daudenean, zaila da ulertzen erakundeek gehiago egin ezin izatea behar duenari laguntzeko. Behar ez duenari nola lagundu asmatu duenari eska dakioke halako estrategiarik. Eztabaidagarria izan baitaiteke zer den estrategikoa gobernu batentzat. Baina Naval Ezkerraldean estrategikoa dela, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.