jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Ustelak

2018ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Zer irudituko litzaizuke, Rierarekin duzun ordainsariaz gain, komisio bat eskatuko bazenie zuretzat eta niretzat?». Horrela, besterik gabe, lasaitasun guztiarekin, eguneko ohiko galderen tonu arruntarekin. Horixe galdetu omen zion Alfredo de Miguelek, EAJren Araba Buru Batzarreko kide eta Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioko diputatu izandakoak, Josu Arruti Letemendiari. Eta dirua kobratu zuten, Arruti Letemendiak De Miguel auziko epaiketan deklaratu duenez: 161.000 euro bakoitzak. Arruti Letemendia ez da edozein: De Miguelen konfiantzako pertsona zen, EAJkoa, eta politikari jeltzaleak berak jarri zuen Zanbranako hirigintza proiektu batean bitartekari lanak egiteko. Arrutitarren enpresek dirutza jaso zuten Riera katalanengandik, Zanbranako operazioagatik. Arruti Letemendiak, zigorra gutxitzeko fiskaltzarekin akordioa lortuta, agerian utzi du De Miguelek eta bere bazkideek epaiketan ukatu duten guztia.

De Miguel auzia garai erabakigarrian dago. Akusatu nagusiek dena ukatu dute, eta aurre egin diete beren kontra jo duten guztiei. Orain, ordea, fiskaltzarekin akordioak lortu dituzten akusatuen txanda da, eta, aldaketarik ezean, ustelkeria eta iruzur sarearen jokabideak azaleratuko, zehaztuko eta baieztatuko dituzte. Inguruan halakorik gertatzen ez zela esaten zutenek eta dutenek gertatu dela entzungo dute, ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen badute ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.