jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Pentsioak

2018ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritza eta EH Bildu erakundearen aurrekontuak negoziatzen ari diren egunotan, pentsio apalenak osatzea akordiorako giltzarri bihurtu denean, lagungarria izan daiteke Eusko Jaurlaritzan agintzen duen alderdi nagusiak, EAJk, pentsioei buruz izan duen jarrera eta esan dituenak gogoratzea. Ez aspaldi, aurten bertan baizik. Testuingurua beste bat zen. Pentsiodunak kalean, pentsioen igoera inflazioaren araberakoa izan zedila eskatuz, besteak beste. Pentsiodunen protestarik jendetsuenak, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. EAJk pentsiodunen eskaera hori bere egin zuen, eta Espainiako aurrekontuak babesteko baldintzen artean hori ere jarri zion Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari. Rajoyk onartu egin zuen, bai pentsioak inflazioaren neurrian igotzea, bai pentsioen iraunkortasun faktorearen aplikazioa 2023ra atzeratzea.

EAJk pentsioei buruzko akordioa saldu nahi izan zuen, alderdiaren garaipen gisa agertu zuen herritarren artean, interes orokorraren alde egin zutela nabarmendu. Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak orduan esan zuen bere alderdiak aintzat hartu zituela kalean egiten ari ziren aldarrikapenak: Ā«Bidezkoa zen, egin beharrekoa zen. Ez genuen beste irtenbiderik aurreikustenĀ». Antzeko hitzak egin zituen Andoni Ortuzar alderdiko buruak ere.

Hilabete batzuk geroago, EAJren esku dago besteei eskatutakoa berak egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.