mikel p ansa
HIZPIDEAK

Diruaren zoru etikoa

2019ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Israelen saiatu izan da bere bertsioa saltzen: Jerusalemgo tranbia kulturaniztasunaren eta bakearen sinbolo eder bat da, palestinarrek eta juduek partekatzen duten espazio bat. Palestinarren bertsioak ez du zerikusirik: Jerusalemgo tranbia kolonizaziorako tresna bat da, apartatuta dauden kolonoen nukleoak lotzen baititu, palestinarrei kendutako lurren mendekotasuna betikotzen baitu. NBEren Giza Eskubideen Batzordeak esana dauka tranbia horrek Genevako Ituna urratzen duela, arerioaren lurraren kolonizazioa bermatzen duelako. Palestinarren lurrak zeharkatzen ditu tranbiak, okupatutako bizilekuetara iristeko.

Hiru linea eraiki nahi dituzte juduek. Guztiek lotzen dituzte Israelen administraziopeko Jerusalem eta kolonizatutako lurrak. Linea gorria 2011n jarri zuten martxan. Linea urdinarentzat eperik ez dago, eta linea berdea da azken urteotan lizitatu nahi eta ezinean dabiltzana. Ez ditu presio gutxi eduki. Adibidez, Veolia frantziarra izan da linea gorria kudeatu duen enpresetako bat; presioaren eraginez, duela lau urte utzi zituen Jerusalemgo inbertsioak.

Apirilean zortzi enpresa talde gonbidatu zituzten Jerusalemenera, linea berriaren egitasmoa bertatik bertara erakusteko. CAF zegoen zortzi talde horien artean. Baina langileek urrats bat egin dute, eta publikoki esan dute ez dutela Israelen kolonizazioarekin kolaboratu nahi. Orain CAFen zuzendaritzari dagokio argitzea ea irabaziek zoru etikorik ba ote duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.