jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Jokoan

2019ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Hiru urte eta erdian hirugarren aldiz deitu du Madrilek Espainako Gorteetarako hauteskundeetara. 2015etik, PP eta PSOE gehiengo egonkorrik osatu ezinik dabiltza, eta, hori ikusirik, Pedro Sanchezek botoa ematera deitu du. Urkulluk atzo esan zuen bezala, ordea, horrek ez du konponduko arazoa, atzeratuko baizik.

Espainiaren oinarrizko arazoa ez baita ezegonkortasuna bere horretan —bipartidismoaren arazoa da hori—, baizik eta batzuek eta besteek arazo politiko bati irtenbidea emateko duten ezintasuna. Edo benetako irtenbideak aurkitzeko borondate falta. Espainiak arazo politiko bat baitu oinarrian, eta demokrazia baita arazo hori. Berdin du Madrilen monarkiari buruz bozkatzeko izan, edo Euskal Herrian eta Katalunian herritarrek Espainiarekin etorkizunean izan nahi duten estatusari buruz. 40 urteko diktaduraren ostean, sistema demokratiko hertsia ezarri zuten, estatuaren zaintzapean dagoena, bipartidismoaren arrastoan. PP eta PSOEekin dena lotuta eta ondo lotuta egon da 40 urtez. Bipartidismoak kale egin duenean eta arazo politikoei irtenbide politikoak emateko garaia iritsi denean, ordea, ezintasun guztiak gordin agertu dira, demokrazia horren mugak.

Bozak egingo dira. Baina gero osatzen den gobernua edozein delarik ere, Espainian politika egitea zigortzen den bitartean, elkarrizketarako borondatea baino zerbait gehiago beharko da aurrera egiteko. Orain ez baita egonkortasuna jokoan dagoena. Demokrazia baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.