HIZPIDEAK

åabardurak

Jakes Goikoetxea -

2019ko maiatzak 22
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak nahi duena esango du. Tokian tokiko entzuleen belarriak gozatuko ditu, eta harrera egiten diotenen haserreak saihesten saiatuko da. ├Ĺabardura periferikoak egingo dizkie bere mezu zentralei eta zentralistei, baina gero betiko mezuak eta pentsamoldeak azaleratzen dira erabakiak hartzen diren guneetan, ├▒abardura periferikorik gabe, badaezpada. Politikarien hitzak haizeak eramaten ditu, eta, gordeta ere, hemeroteketan orbeltzen dira.

Euskara ┬źhobeki laguntzea┬╗ nahi zuela esan zuen Macronek iragan larunbatean Miarritzera egindako bisitan. Ez zuen babestu sare publikoan murgiltze eredua sartzea, baina ez zuen egokitzat jo eskaintza ┬źeraginkorrak┬╗ kentzea.

Hiru egun geroago, Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak urteetako pentsamoldearekin, jokabideekin eta erabakiekin bat datozen adierazpenak egin ditu, ├▒abardurarik gabeak, Senatuan, gaiari buruzko eztabaidan: murgiltze ereduarekin haurrek eskualdeetako hizkuntza bakarrik hitz egin dezaketela, murgiltze ereduaren onura pedagogikoak zalantzagarriak direla... Benetako errealitatea ukatuz eta gaiari buruzko ikerketen emaitzak gutxietsiz.

Borreroa, biktima rolean. Oinarrizko hizkuntz eskubideak ukatzen dituen demokrata ustekoa, hizkuntza hegemonikoarentzat berdintasuna eskatzen. Betiko zapalkuntza ├▒abardurarik gabea, alegia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna