jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Ñabardurak

2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak nahi duena esango du. Tokian tokiko entzuleen belarriak gozatuko ditu, eta harrera egiten diotenen haserreak saihesten saiatuko da. Ñabardura periferikoak egingo dizkie bere mezu zentralei eta zentralistei, baina gero betiko mezuak eta pentsamoldeak azaleratzen dira erabakiak hartzen diren guneetan, ñabardura periferikorik gabe, badaezpada. Politikarien hitzak haizeak eramaten ditu, eta, gordeta ere, hemeroteketan orbeltzen dira.

Euskara «hobeki laguntzea» nahi zuela esan zuen Macronek iragan larunbatean Miarritzera egindako bisitan. Ez zuen babestu sare publikoan murgiltze eredua sartzea, baina ez zuen egokitzat jo eskaintza «eraginkorrak» kentzea.

Hiru egun geroago, Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak urteetako pentsamoldearekin, jokabideekin eta erabakiekin bat datozen adierazpenak egin ditu, ñabardurarik gabeak, Senatuan, gaiari buruzko eztabaidan: murgiltze ereduarekin haurrek eskualdeetako hizkuntza bakarrik hitz egin dezaketela, murgiltze ereduaren onura pedagogikoak zalantzagarriak direla... Benetako errealitatea ukatuz eta gaiari buruzko ikerketen emaitzak gutxietsiz.

Borreroa, biktima rolean. Oinarrizko hizkuntz eskubideak ukatzen dituen demokrata ustekoa, hizkuntza hegemonikoarentzat berdintasuna eskatzen. Betiko zapalkuntza ñabardurarik gabea, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.